Ateak

Ate bilgarria

Descripción:

Ate bilgarriak anodizatuta edota edozein RAL koloretan egin daitezke. Dendetan jartzeko aukera paregabea da, dimentsio desberdinetara moldatzeaz gain, establezimenduko estetika ere hobetzen duelako. Ate bilgarri desberdinak daude, alde batetik xafla itsuak dauzkatenak, barnealdekoa ikusi ahal ez izateko. Eta beste alde batetik, xafla mikro perforatuak edo trokelatuak dauzkatenak, barnealdea ikusi ahal izateko.

Honez gain, garajeetan ere ipini daiteke, leku libre asko uzten baitu aurrealdean eta baita garaje barruan ere.

Ezaugarriak:
  • Estetika eta segurtasun handia
  • Xafla itsu edo trokelatuak jartzeko aukera
  • Edozein RAL koloretan eskuragai
  • Eskuz ireki ahal izateko desblokeoa